Ingurua
Etxalar
Bidasoa ibaiaren bideari jarraituta, Bortzirietan, Etxalar dago. Ezaguna da, batez ere, uso ehizako postu zahar eta ospetsuak daudelako; baina ingurumarietan ibilaldia eginez gero, konturatuko gara zeinen ederra den herria inguratzen duen natura paisaia. Etxeak zona horretako arkitekturaren adibide garbia dira; zurez eta harriz egindako etxe handiak daude, eta herriko plazaren aldamenean dagoena da nabariena; alegia, Gaztelua izenarekin ezaguna den erdi aroko jauregia.
Kaleetan sartutakoan, Etxalarko erdigunean, Jasokundearen Eliza aurkituko dugu, XVII. eta XIX. mendeko erretaulak dituena. Kanpoaldean, lorategian barreiatuta, ehun hilarri baino gehiago daude, antzinako hilerritik datozenak. Hor atzematen da gure arbasoen kultura eta fedea. Elizatik hurbil, XVIII. mendeko gurutze handi bat dago. Gurutze hori Sevillan egon zen erakusgai, XX. mendearen hasierako mundu erakusketan.
Uso ehizako postuetara doan bidean, herrian hobekien gorde diren errotetako bat dago, eta bi errotarri handi ikus daitezke, bai eta ura husteko ubidea eta presa handia (metro batzuk gorago, Txismista ibaian) ere. Presaren atzean, Antsolokueta auzoko garbitegi zaharra dago.
Etxalarko informazio gehiago: www.etxalar.eus / www.etxalarturismo.com
Inguruko herriak
Etxalar inguruko herrietan, Zugarramurdiko leizeak (eta hango jai ospetsua) interes handikoak dira, Sarako eta Urdazubiko leizeak bezalaxe. Beran, Barojatarren Itzea etxea bisita daiteke, edo Lesakan sar gaitezke, hango kale eta etxe ederrez gozatzeko. Azken batean, Bortziriak osatzen dituzten herri guztiek merezi dute bisitatzea, bai eta urrutiagoko inguruneak ere, hala nola Bertizarana (han Bertizeko parke naturala dago, Oronoz?Mugairin), Malerreka eta Baztan, hain ospetsua, paisaia eta herri ederrekoa.
Inguruko informazio gehiago:www.baztan-bidasoa.com
Gainera...
Mendi ibilbideak
Gainera...
Jarduerak etxetik kanpo