Gorostipaleko borda- 2005tik irekita dagoen landetxea

ETXEAREN ZERBITZUAK

Logelak

4 logela bikoitza eta 4 senar-emazte logelak etxeraren lehen eta bigarren solairuan

Aisialdia

Gune konbinatua; Etxeko txokoa eta jolas-jardueren gunea. Lorategirako irteera.

3. solairua

Sukalde guztiz ekipatua eta egon gela zabala beharrezko guztiarekin

Kanpoaldea

Lorategi handia altzari eta barbakoarekin. Aparkalekua apopiloentzat

Deskribapena:

Binakako hiru logelek eta logela bikoitzek lehen solairuko dekorazio landatar berdina dute, nahiz eta solairu bakoitzak berezitasunak dituen; adibidez, burdinazko lanparak edo garai bateko altzariak. Gelditzen den beste binakako gela oso bestelakoa da; dekorazioa deigarriagoa da, eta altzarietan, ohea nabarmentzen da. Gela horretan bainugela osoa dago, eta lorategira begira dagoen balkoia.

Beheko solairuan sukaldeak, aisiarako guneak eta bainugela oso batek hartzen dute solairu horretako espazio erabilgarri guztia. Ping-pong-ean jolasteko mahai mugikorra, futbolina, dardoen jokoa, mahai jokoak, zurezko mahai handi bat eta aulkiak, eta soinu katea daude.

Hirugarren solairuan egongela ongi egokituta dago, su baxua, sofa, besaulkiak, telebista, DVD irakurgailuarekin. Solairu horretan ere erabil daiteke bainugela, eta ikuspegi paregabea duen balkoia ere hor da.

Kanpoaldean etxeak lorategi zabal eta eder bat dauka apopiloak eguraldiak laguntzen duen egunetan guneaz gozatzeko. Altzariez eta barbakoa batez hornituta dago. Etxearen sarbidean kotxeak aparkatzeko aparkaleku bat dago.

Zerbitzu gehiago:

- Landetxeak berogailu zentrala dauka etxe guztian
- Euskara eta gaztelera hitzegiten da
- Etxeak inguruko informazioa eskaintzen du: mapak, mendi ibilbideak…