Etxea
Deskribapen orokorra
Arkitektura tradizionaleko etxea da Gorostipaleko borda: bi isurkiko teilatua, zurezko leihoak, harrizko hormak, eta zurezko egitura. Landetxe tipikoa zen, eta edozein baserritan egiten ziren lanak egiten zituzten han ere, 2003. urtean eraberritu zuten arte.
Etxe aparta da lagun talde batek edo bizpahiru familientzako egun batzuk toki lasaian eta barean igarotzeko. Etxea ingurune naturalean dago, eta landaretza ugari du inguruan. Gaur egun, etxean 16 pertsonarentzako tokia dago guztira. Etxeak, Nafarroako Gobermnuko Turismo sailak emandako 3 izarretako kalifikazio dauka.
Kanpoaldea
Kanpoaldean, autoak uzteko egokitutako gunea dago. Lorategi txiki bat ere badago; hor barbakoak egin daitezke parrillan, eta lorategian bertan jan daiteke prestatutakoa, altzariak baitaude.
4 solairuko etxea
Landetxeak lau solairu ditu, eta berogailua dago guztietan.
Beheko solairua zeregin desberdinetarako erabili daiteke, bertan ongi ekipatutako sukaldea, komuna oso bat eta edozein gisatako jokoak egiteko lekua baitago. Bertan mahai jokoak tipikoak daude (Partxisa, xakea, kartak…), musika kate ttiki bat, ping-pong mahai bat eta futbolin bat. Bertatik lorategira atera daiteke.
Lehen solairuan lau logela daude: bi bikoitzak, eta beste bi ohe bikunekoa. Logela guztiak argitsuak, dira eta dekorazio landatar elegante eta sinplea dute. Solairu horretan bi bainugela osoak daude.
Bigarren solairuan, gela eta bainugela kopurua berdina da, lehen solairuarekin alderatuta. Bertan ere bi logela bikoitz daude, eta beste bi, ohe bikunekoak. Etxeko logela guztiak kalitatezko altzariak dituzte; oheak, ispiluak, armairuak, gau-mahaiak… Solairu bakoitzeko gela batek, lorategi aldera dagoen balkoira irteera dute.
Hirugarren solairuan etxeko zatirik deigarriena eta politena topatzen dugu. Espazio irekia da, teilatupekoa eta zurezko habeak bistan dituena; hiru gunetan bereizita dago. Batetik, sukaldea, ongi ekipatua; bestetik, jantokia —zurezko mahai luzea duena— eta atseden hartzeko gunea. Aldi berea TB eta DVD irakurgailu bat daude.
Gainera...
Gure etxean topatuko duzu...